2012/08/10

AURKEZPENA

Aupa denori! Ziber mundu honetan baldarrak garenok ez dakigu oso ondo zer den tresna hau, baina denborak emango digun eskarmentuaren zain jartzen gara bidean.
Askotan kontatzeko izaten ditudan gauzak kontatuko dizuet blog honetan. Ez dut ohitura handirik ziber munduko sarean ibiltzeko, beraz, barkatuko didazue denbora luzeak ezer kontatu gabe banago. Seguru nago nere blogarik gabe ere bizi ahalko zaretela.
Nere burua aurkeztu behar badut, esango dizuek Bizkaian bizi eta errotuta dagoen gipuzkoar bat naizela, Irungo Mosku auzoan jaio, Goizuetan bizi izandakoa, Alegin hazitakoa, Hernanin lan egindakoa eta Amoroton sustraiak bota dituena naizela. Ofizioz soinu teknikaria, afizioz arotza, eta bihotzez euskaldun eta euskaltzalea.
Nere ofizoak ematen didan artisten munduaren ikuspegi pribilegiatuaz hitz egingo dizuet, batez ere, nere blog honetan. Bertan aurkitu ahal izango duzue mundutxo honi buruzko berriak, kontakatiluak, mixeriak eta bestelakoak. Nere begiek ikusitakoak, nere belarriek entzundakoak...Orikerien bila bazatoztete, berriz, alferrik. ez da nere estiloa, barkatuko didazue.
Muxuak,           Jota

1 comentario:

  1. Pozten nauk Amototik egindako blog bat, gitxienez, egotiaz... ;-)

    Gauza bat Jota: onezkero milla izango dittuk, baiña badaezpada, hamen hire argazki bat jaukak, "two-tone" lekitxarrekin irratsaio erdixan http://eibar.org/blogak/orakulua/isuntzako-txillixo-gunia

    ResponderEliminar